Arautegia
Inprimatu241/2024 EBAZPENA, irailaren 11koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Víctor Bustamante Madariaga jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4437
- Xedapen-zk.: 241
- Xedapen-data: 2024/09/11
- Argitaratze-data: 2024/09/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Uztailaren 1eko 162/2024 ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Santa Marina Ospitaleko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko ekainaren 21eko EHAA, 121. zk. eta 2024ko uztailaren 3ko BOE, 160. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Victor Bustamante Madariaga jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. Victor Bustamente Madariaga jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Pneumologiako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetan izango ditu ondorioak: 2024ko irailaren 16a.
Hirugarrena. Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez baldin bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena. Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena. Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2024ko irailaren 11.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentea,
ICIAR MARIA LARREA ARECHAVALETA.