Arautegia
Inprimatu2292/2023 EBAZPENA, urriaren 18koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Mónica García Asensio andreari errebokatzen zaion, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Santurtzi-Mamarigako Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion eginkizunen esleipena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5348
- Xedapen-zk.: 2292
- Xedapen-data: 2023/10/18
- Argitaratze-data: 2023/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
2798/2016 Ebazpenaren bidez, Mónica García Asensio andrea izendatu zen Santurtzi-Mamarigako Lehen Mailako Arretako unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Mónica García Asensio andreari errebokatzea, berak hala eskatuta, Santurtzi-Mamarigako Lehen Mailako Arretako Unitateburua lanpostuari dagozkion eginkizunak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko urriaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2023ko urriaren 18a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.