Arautegia

Inprimatu

2/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko jarduneko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Gainbegirale Orokor lanpostua izendapen askez hautatzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 445
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2025/01/17
  • Argitaratze-data: 2025/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 10eko 906/2024 Ebazpenaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Gainbegirale Orokor lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2024ko abenduaren 20ko EHAA, 247. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da eskabiderik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Lehenengoa. Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan (plazaren kodea: 20285) Gainbegirale Orokor lanpostua betetzeko deialdia.

Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2025eko urtarrilaren 17a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.