Arautegia

Inprimatu

1907/2023 EBAZPENA, urriaren 16koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Silvia Sánchez Marticorena andrea Zerbitzu Zentral eta Kritikoen Eremurako Erizain ondokoa kargutik kendu egiten den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5023
  • Xedapen-zk.: 1907
  • Xedapen-data: 2023/10/16
  • Argitaratze-data: 2023/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 28ko 160/2022 Ebazpenaren bidez, Silvia Sánchez Marticorena andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Zentral eta Kritikoen Eremurako Erizaintza Ondoko izendatu zuten (2022ko maiatzaren 17ko EHAA).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

Lehenengoa. Silvia Sánchez Marticorena andrea, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Zentral eta Kritikoen Eremurako Erizain Ondokoa lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko urriaren 15eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko urriaren 16a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.