Arautegia

Inprimatu

1827/2023 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Jasone Otxandio Loroño andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) kargutik kendu den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 3846
  • Xedapen-zk.: 1827
  • Xedapen-data: 2023/07/10
  • Argitaratze-data: 2023/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

531/2023 Ebazpenaren bidez, Miren Jasone Otxandio Loroño andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

Lehenengoa. Miren Jasone Otxandio Loroño andrea Kudeaketa Sanitarioko Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru (Dokumentazio Klinikoa eta Artxiboa) kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2023ko ekainaren 11ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 10a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.