Arautegia
Inprimatu1815/2023 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Iratxe Bengoa Alonso andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 4756
- Xedapen-zk.: 1815
- Xedapen-data: 2023/09/15
- Argitaratze-data: 2023/10/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia 2023ko uztailaren 31ko EHAAn (144. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 4ko 1309/2023 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Iratxe Bengoa Alonso andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Iratxe Bengoa Alonso andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.
Bigarrena. Izendapen honek 2023ko urriaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.