Arautegia
Inprimatu1804/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko burua hautatzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 3690
- Xedapen-zk.: 1804
- Xedapen-data: 2026/06/30
- Argitaratze-data: 2026/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 12ko 817/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostu bat lehiaketa-sistemaren bidez hornitzeko (2026ko apirilaren 23ko EHAA, 75. zk., eta 2026ko maiatzaren 4ko BOE, 108. zk.).
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 29ko 1777/2026 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen eta aurkeztutako hautagai bakarra baztertu zen, deialdian eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez zuelako betetzen; beraz, ez zen onartutako izangairik egon.
Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluan xedatutakoarekin (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,
Lehenengoa. Hutsik uztea Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko deialdia Barrualde-Galdakaoko ESIan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Usansolo, 2026ko ekainaren 30a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.