Arautegia
Inprimatu1797/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez ebazpen honetan atzemandako huts materiala zuzentzen baita: 1425/2026 Ebazpena, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez deialdia egiten baita Otorrinolaringologiako Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa-sistemaren bidez hornitzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 3689
- Xedapen-zk.: 1797
- Xedapen-data: 2026/06/23
- Argitaratze-data: 2026/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen maiatzaren 8ko 1425/2026 Ebazpenaren bidez, Otorrinolaringologiako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko lehiaketaren deialdia egin zen. Deialdi hori 2026ko ekainaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (109. zk.) eta 2026ko ekainaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (148. zk.) argitaratu zen.
Huts materiala aurkitu denez ebazpen horren testuan, hornitu beharreko espezialitate medikoko lanpostuan parte hartzeko betekizunei buruzko lehenengo oinarriaren d) apartatuan, zehazki, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak administrazio publikoei ematen dien zuzenketa-ahalmena baliatuz, Zuzendaritza honek hau
Akatsa zuzentzea lehenengo oinarriko d) apartatua kenduta. Ondorioz, eskainitako Zerbitzuko Buruzagitzaren lanpostuari dagokion 2. hizkuntza-eskakizuna izatea ez da betekizuna izango, derrigortasun-datarik ez izateagatik.
Buruzagitza horretarako aurkeztutako eskabideek, zuzenketa hau argitaratu aurretik baliozko eran aurkeztu badira, erabateko eraginkortasuna izango dute prozeduran, hargatik eragotzi gabe interesdunek beren edukia aldatzeko edo dokumentazio berria aurkezteko duten ahalmena, ebazpen honen bidez ematen den epe berriaren barruan.
Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, deialdiaren ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Usansolo, 2026ko ekainaren 23a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.