Arautegia

Inprimatu

1789/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Zamudioko Ospitalean - Azpiakutuen 1. Unitatean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3818
  • Xedapen-zk.: 1789
  • Xedapen-data: 2026/07/28
  • Argitaratze-data: 2026/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zamudioko Ospitaleko - Azpiakutuen 1. Unitateko Erizaintzako gainbegirale lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

  1. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    1. Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

    2. B1 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

    3. Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izatea B1 lanbide-taldean.

    4. Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

  2. Aintzat hartuko diren merezimenduak.

    Esperientzia edota prestakuntza izatea Erizaintzako unitateen kudeaketan.

    Esperientzia edota prestakuntza izatea Psikiatriako Unitateetan, osasun mentaleko pazientearen tratuan eta arretan.

    Esperientzia edota prestakuntza izatea taldeak kudeatzen eta horien lidergoan.

    Esperientzia edota prestakuntza izatea ebidentzian eta ikerketan oinarritutako praktikan.

    Esperientzia edota prestakuntza izatea erizaintzako metodologian eta taxonomietan.

    Aditu-mailako ezagutza izatea historia digitalarekin lotutako programa asistentzial hauetan: Osanaia, Osabide Global, eOsabide, Global Clinic eta abar.

    Aditu-mailako ezagutza izatea Planigune erabiltzen.

    Informatikari buruzko ezagutza izatea erabiltzaile-mailan: Word eta Excel.

    Esperientzia izatea proiektuen lidergoan.

    Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

  3. Euskararen ezagutza.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  4. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Maria Díaz Haroko kalea 58, 48010 Bilbo). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

    Interesdunek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

    Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

    Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskabidean.

  5. Balorazio Batzordea.

    Balorazio Batzorde bat eratuko da, eta kide hauek izango ditu: Erizaintzako zuzendaria, eremu komunitarioko Erizaintzako ondokoa eta Langileen zuzendaria (azken horrek idazkari gisa jardungo du, eta hitza eta botoa izango ditu).

    Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

    Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak jasoko dira dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

  6. Hautaketa-prozedura.

    Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  7. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

    Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

  8. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Bilbao, 2026ko uztailaren 28a.

    Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.

    EB (1728/2026 Ebazpena, uztailaren 6koa).

    Erizaintzako zuzendaria,

    ANA ISABEL RODRÍGUEZ ITURRIZAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik