Arautegia
Inprimatu1781/2023 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Osasun Emaitzen Analisiko Gainbegiralea lanpostuaren deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 173
- Hurrenkera-zk.: 4198
- Xedapen-zk.: 1781
- Xedapen-data: 2023/08/28
- Argitaratze-data: 2023/09/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 28ko, 1526/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Donostialdeko ESIko Osasun Emaitzen Analisiko Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia (2023ko uztailaren 26ko EHAA 141. Zk.).
Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.
Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarriak betez,
Lehenengoa. Hutsik uztea Donostialdeko ESIko Osasun Emaitzen Analisiko Gainbegiralea lanpostua betetzeko deialdia, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Donostia, 2023ko abuztuaren 28a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.