Arautegia
Inprimatu1719/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Kudeaketa Klinikoko 1. Unitateko burua bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4116
- Xedapen-zk.: 1719
- Xedapen-data: 2026/07/01
- Argitaratze-data: 2026/10/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
245/2025 Ebazpenaren bidez, Kudeaketa Klinikoko 1. Unitateko buruaren izendapena xedatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2025eko apirilaren 16ko EHAA, 74. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Izaskun Elortegi Kaiero andrea Kudeaketa Klinikoko 1. Unitateko buruaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, berak hala eskatuta.
Bigarrena. Ebazpen honek 2026ko uztailaren 1eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari haren berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko uztailaren 1a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
E.B. (183/2012 Ebazpena, martxoaren 5ekoa).
Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria,
JUAN LUIS LAPUENTE TRONCOSO.