Arautegia

Inprimatu

1614/2022 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana María Gamayo Garín andrea Langileen Zuzendaritzako idazkari izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4192
  • Xedapen-zk.: 1614
  • Xedapen-data: 2022/07/26
  • Argitaratze-data: 2022/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

1041/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan Langileen Zuzendaritzako Idazkaria lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argiratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ana Maria Gamayo Garin andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Langileen Zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Lehenengoa. Ana Maria Gamayo Garin andrea izendatzea Langileen Zuzendaritzako idazkari, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Bigarrena. Izendapen honek 2022ko uztailaren 27an izan zituen ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko uztailaren 26a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea,

ICIAR PEREZ IRAZUSTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik