Arautegia

Inprimatu

1534/2022 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Ángeles Tena Balda andrea Administrazio-taldeko buru izendatzen den (Artxibo eta Dokumentazio klinikoa), izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4191
  • Xedapen-zk.: 1534
  • Xedapen-data: 2022/07/04
  • Argitaratze-data: 2022/09/28

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

973/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan administrazio-taldeko buru lanpostu bat (Artxibo eta Dokumentazio klinikoa) izendapen aske bidez betetzeko deialdia argiratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria Angeles Tena Balda andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Administrazio-taldeko buru (Artxibo eta Dokumentazio klinikoa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

Beraz bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin.

Lehenengoa. Maria Angeles Tena Balda andrea izendatzea, Osakidetzako Donostialdeko ESIko Administrazio-taldeko buru (Artxibo eta Dokumentazio klinikoa).

Bigarrena. Izendapen honek 2022ko uztailaren 1etik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko uztailaren 4a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.

EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.