Arautegia
Inprimatu1523/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita uztailaren 1eko 1039/2026 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Administrazioko eta Langileen Erregistroko Zerbitzu Korporatiboko Atal buru lanpostua izendapen askez hornitzekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Administrazioko eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4124
- Xedapen-zk.: 1523
- Xedapen-data: 2026/09/15
- Argitaratze-data: 2026/10/06
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 1eko 1039/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Administrazioko eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboko Atal buru lanpostua izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Administrazio eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboan. Deialdi hori 2026ko uztailaren 29ko EHAAn, 143. zenbakian, argitaratu zen. Eskainitako lanposturako hautagaitza bat erregistratu zen.
Aurkeztutako hautagaitzak deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez dituela ikusita,
Lehenengoa. Hutsik uztea Langileen eta Talentuaren zuzendariaren uztailaren 1eko 1039/2026 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Administrazioko eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboko Atal buru lanpostua izendapen askez hornitzekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzan, Administrazio eta Langileen Kudeaketako Zerbitzu Korporatiboan, aurkeztutako hautagaitzak deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen ez dituelako.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.