Arautegia

Inprimatu

1510/2024 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 1736/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, horren bitartez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak; hori dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5169
  • Xedapen-zk.: 1510
  • Xedapen-data: 2024/11/07
  • Argitaratze-data: 2024/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegiak, apirilaren 16an emandako 70/2024 Epaiaren bidez, Osakidetza kondenatzen du «berdin puntuatzera Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan emandako zerbitzuak nahiz edozein administrazio publikotan edo Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak, bai txanda irekian bai barne-sustapenekoan, eta dagokion moduan jardutera, benetan bete dadin». Epai honek, hitzez hitz esaten duenaren arabera, Ohiko EPE prozesuari eragiten dio, 2020, 2021 eta 2022 urteetako langileen birjartze-tasari dagozkion lanpostuak betetzeko egin zen horri (aurrerantzean, 2020-2021-2022ko EPEa); ez dio eragiten, berriz, egonkortze- eta finkatze-prozesu ezohikoari, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikuluan eta 6. eta 8. xedapen gehigarrietan jasotakoari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaiaren bidez, partzialki baiesten da Osakidetzak apirilaren 16ko 70/2024 Epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa, zeina Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eman zuen Oinarrizko eskubideak babesteko prozedura berezian; nolanahi ere, aurreko paragrafoan jasotako epaia bere horretan utzi da.

Hortaz, Ohiko EPEaren prozesuari (2020-2021-2022ko EPEa) eragiten dion aipatutako Epaia betez, eta egonkortze-prozesua (Egonkortzeko EPEa) 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebazteko betebeharraren ondorioz bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin, beharrezkoa da aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren edukia, Ebazpen honen ebatz-zatian adierazten den moduan.

Era berean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022ko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen ente publikoaren 2022ko maiatzaren 17ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen Erabakiaren hutsak zuzentzen dira, eta honako hau adierazten da:

Honakoa dioenean:

Onartzen da Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren 2022ko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen enplegu publikoaren eskaintza, estatutupeko langile finko izateko. Gehienez 3.723 plaza izango ditu guztira, txanda irekian deitzeko. Horietatik 2.166 lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerakoak, 1.557, salbuespen gisa eta behin bakarrik, lehiaketa-sistemaren bidez.

Hau esan behar du:

Onartzen da Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren 2022ko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen enplegu publikoaren eskaintza, estatutupeko langile finko izateko. Gehienez 3.723 plaza izango ditu guztira, txanda irekian deitzeko. Horietatik 2.166 lehiaketa-oposizio sistemaren bidez deituko dira, eta gainerakoak, 1.560, salbuespen gisa eta behin bakarrik, lehiaketa-sistemaren bidez.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

Lehenengoa. Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak. Hona hemen aldaketa:

Aldatzen den Ebazpen horretan zein kategoria bakoitzeko oinarri espezifikoak onartzen dituzten ebazpenetan aipatzen direnean Lehiaketa blokea eta Lehiaketa-oposizio blokea, ulertu beharko da Lehiaketa-sistemari eta Lehiaketa-oposizio sistemari egiten ari zaiela erreferentzia.

1 oinarrian paragrafo hau gehitu da:

Oinarri horien xede diren hautaketa-prozesuak segidako bi fasetan garatuko dira:

  1. fasea. Egonkortzeko EPEa:

    Lehiaketa-oposizio sistema: Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua.

    Lehiaketa-sistema: Lege beraren 6. eta 8. xedapen gehigarriak.

  2. fasea. 2020-2021-2022ko EPEa:

    Lehiaketa-oposizio sistema: 2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena.

    Lehiaketa-oposizio sistema: 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia.

    2 oinarria honela geratzen da idatzita:

    Estatutupeko langile izateko 7.642 lanpostu eskaintzen dira. Horietatik, Lehiaketa-oposizio sistemaren bidez 6.082 lanpostu eskaintzen dira eta Lehiaketa-sistemaren bidez 1.560 lanpostu, salbuespen gisa eta behin bakarrik, Egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkionak.

    Aurreko paragrafoan adierazitako Lehiaketa-oposizio sistemako lanpostu guztietatik, 196 lanpostu gordeko dira barne-sustapen bidez betetzeko; lanpostu horiek dira birjartze-tasari dagozkionak.

    Hautaketa-prozesuan eskaintzen diren lanpostuen kopurua honela banatzen da:

    Lehiaketa-oposizio sistema: 20/2021 Legearen 2.1 artikulua: 2.164 lanpostu.

    Lehiaketa-sistema: 1.560 lanpostu.

    Lehiaketa-oposizio sistema: (2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena): 196 lanpostu.

    Lehiaketa-oposizio sistema: (2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia): 3.722 lanpostu.

    2020-2021-2022ko EPEko Lehiaketa-oposizio sisteman, ez badira betetzen barne-sustapeneko txandarako gordetako destinoak, destino horiek txanda irekiari gehituko zaizkio.

    Oinarri espezifikoetan adieraziko da sistema bakoitzean deitutako lanpostu kopurua zein den, eta horren barruan, txanda bakoitzeko lanpostu kopurua eta, hala badagokio, desgaitasunen bat dutenek betetzeko gordetako lanpostu kopurua ere.

    3 oinarrian, azken paragrafo gisa, honako hau gehitu da:

    Txanden, kupoen eta sartzeko modalitateen banaketa aplikatzean, kontuan hartuko da kategoria bakoitzaren oinarri espezifikoen II. eranskinean ezarritakoa.

    5 oinarriaren bigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:

    Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek 2020-2021-2022ko EPEko dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenekoan edo txanda irekikoan.

    6 oinarria honela geratu da idatzita:

    Lehiaketa-oposizio sisteman (2020-2021-2022ko EPEa) kupo honetan parte hartzen duten izangaiek, «Desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako kupoa: adimen-desgaitasunaren kupoa edo bestelako desgaitasunen kupoa», bi sistemetan parte hartuko dute: Lehiaketa-oposizio sistema (20/2021 Legearen 2.1 artikulua) eta Lehiaketa-sistema. Horrez gain, Lehiaketa-sistemaren rankingean sartuko dira, merezimenduen baremoan lortutako puntuazioa soilik aintzat hartuta.

    2 oinarrian paragrafo hau gehitu da:

    Aurreko paragrafoan aurreikusitako destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez zehaztuko dira, segidako fase hauekin bat etorriz:

  1. fasea. Egonkortzeko EPEa:

    Lehiaketa-oposizio sistema: Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikulua.

    Lehiaketa-sistema: Lege beraren 6. eta 8. xedapen gehigarriak.

  2. fasea. 2020-2021-2022ko EPEa:

    Lehiaketa-oposizio sistema: 2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena.

    Lehiaketa-oposizio sistema: 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia.

    2 oinarrian, epigrafea honela geratzen da idatzita:

    Lehiaketa-fasearen balorazioa, Lehiaketa-oposizio sistemarako eta Lehiaketa-sistemarako.

    Izangaien puntuazioaren araberako behin-behineko zerrendaren 14 oinarrian, lehenengo paragrafo hau gehitu da:

    4 ebazpen hauek bi fasetan argitaratuko dira:

  1. fasea:

    Egonkortzeko EPEari dagozkionak:

  1. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera: Egonkortzeko EPEaren 20/2021 Legearen 2.1 artikulua.

  2. Lege bereko 6. eta 8. xedapen gehigarrietako lehiaketa-sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera.

  1. fasea:

    2020-2021-2022ko EPEari dagozkionak:

  1. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia.

  2. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena.

    Izangaien puntuazioaren araberako behin-behineko zerrendaren 14.1 oinarrian: Lehiaketa-oposizio sisteman, hau gehitzen da:

    Kategoria bakoitzaren oinarri espezifikoen II. eranskinean ezarritako egiturari jarraituta, honako hauek jasotzen dituzten ebazpenak emango dira:

  1. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera: Egonkortzeko EPEaren 20/2021 Legearen 2.1 artikulua.

  2. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia.

  3. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena.

  1. 1 oinarrian, azken paragrafoa honela geratzen da idatzita:

    Izangai bera agertzen bada Lehiaketa-oposizio sisteman (20/2021 Legearen 2.1 artikulua) destinoa lortzeko aukera duten eta hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendaren I. eranskinean eta Lehiaketa-sisteman destinoa lortzeko aukera duten izangaien behin-behineko zerrendaren I. eranskinean, bi sistemetan eskainitako destino guztien artean zer lehentasun duen adierazi beharko du. Horretarako, Osakidetzaren webgunean eskuragarri jarriko den lehentasunen eredua bete beharko du.

    Osasun-azterketari buruzko 14.1.3 oinarria honela idatzita geratuko da:

    Lehiaketa-oposizio sistemako I. eranskineko izangaiek zein Lehiaketa-sistemako I. eranskinekoek destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa egin beharko dute, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuan. Horretarako, zita eskatu beharko dute Giza Baliabideen Zuzendaritzak zehazten duen zerbitzu-erakundean, 14.1.1 oinarrian aurreikusitako 15 egun balioduneko epean.

    Izangaien puntuazioaren araberako behin-behineko zerrendaren 14.2 oinarrian: Lehiaketa-sisteman, honako hau gehitu da:

    Kategoria bakoitzaren oinarri espezifikoen II. eranskinean ezarritako egiturari jarraituta, honako hauek jasotzen dituen ebazpena emango da:

    Lege bereko 6. eta 8. xedapen gehigarrietako Lehiaketa-sisteman parte hartzen duten izangaien behin-behineko zerrenda, puntuazioaren arabera.

  2. 1 oinarrian, azken paragrafoa honela geratzen da idatzita:

    Izangai bera agertzen bada Lehiaketa-oposizio sisteman (20/2021 Legearen 2.1 artikulua) destinoa lortzeko aukera duten eta hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendaren I. eranskinean eta Lehiaketa-sisteman destinoa lortzeko aukera duten izangaien behin-behineko zerrendaren I. eranskinean, bi sistemetan eskainitako destino guztien artean zer lehentasun duen adierazi beharko du. Horretarako, Osakidetzaren webgunean eskuragarri jarriko den lehentasunen eredua bete beharko du.

    Osasun-azterketari buruzko 14.2.3 oinarria honela idatzita geratuko da:

    Lehiaketa-oposizio sistemako I. eranskineko izangaiek zein Lehiaketa-sistemako I. eranskinekoek destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa egin beharko dute, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuan. Horretarako, zita eskatu beharko dute Giza Baliabideen Zuzendaritzak zehazten duen zerbitzu-erakundean, 14.2.1 oinarrian aurreikusitako 15 egun balioduneko epean.

    Izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena. Izendapena deritzon 16 oinarrian, lehenengo paragrafo hau gehitu da:

    4 ebazpen hauek bi fasetan argitaratuko dira:

  1. fasea:

    Egonkortzeko EPEari dagozkionak:

  1. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera: Egonkortzeko EPEaren 20/2021 Legearen 2.1 artikulua.

  2. Lege bereko 6. eta 8. xedapen gehigarrietako lehiaketa-sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera.

  1. fasea:

    2020-2021-2022ko EPEari dagozkionak:

  1. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia.

  2. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena.

    Izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena. Izendapena deritzon 16.1 oinarrian, Lehiaketa-oposizio sisteman, hau gehitu da:

    Kategoria bakoitzaren oinarri espezifikoen II. eranskinean ezarritako egiturari jarraituta, honako hauek jasotzen dituzten ebazpenak emango dira:

  1. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera: Egonkortzeko EPEaren 20/2021 Legearen 2.1 artikulua.

  2. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekia.

  3. Lehiaketa-oposizio sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera: 2020-2021-2022ko EPEko barne-sustapena.

  1. 1 oinarrian, lehen eta azken paragrafoak honela geratzen dira idatzita:

    Erreklamazioak ebatzi ondoren, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Osakidetzaren web-orrian argitaratuko dira Lehiaketa-oposizio sisteman hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, beharrezko baldintzak egiaztatu dituztenen artean. Ebazpen bakoitzak, Lehiaketa-oposizio sisteman, hiru eranskin izango ditu: I. eranskinean, destino-esleipendunen zerrenda adieraziko da; II. eranskinean, hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, zeinetan bereiz adieraziko baitira destinoa hautatzeko aukera dutenak eta ez dutenak, eta III. eranskinean, berriz, baztertutako izangaien zerrenda jasoko da, baztertzeko arrazoiarekin batera.

    Aurreko paragrafoan aipatutako Ebazpenen I. eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko langile finkoak izendatuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez.

    6.2 oinarria honela geratu da idatzita:

    Era berean, Lehiaketa-oposizio sistemaren txanda irekiko izangaiei dagokienez (20/2021 Legearen 2.1 artikuluko lanpostuak), izangairik baldin badago Lehiaketa-sistemaren txanda irekiaren (20/2021 Legearen 2.1 artikuluko lanpostuak) II. eranskinean, honako destino hauek eskainiko dira:

    Esleitu ez diren destinoak (20/2021 Legearen 2.1 artikuluko lanpostuak).

    Esleitutako destinoak (20/2021 Legearen 2.1 artikuluko lanpostuak), esleitu arren aurreikusitako epean izendatutako izangaiek jabetzan hartu ez badituzte.

    Jabetzan hartutako destinoak (20/2021 Legearen 2.1 artikuluko lanpostuak), jabetzan hartu arren, esleipenduna benetan ez baldin bada laneratu; betiere, esleipenduna ez badago lanpostua erreserbatzeko eskubidea ematen dion egoeraren batean.

    Aurretik esandakoaren ildotik, Lehiaketa-oposizio sistemaren txanda irekiko izangaiei dagokienez (2020-2021-2022ko EPEko lanpostuak), izangairik baldin badago Lehiaketa-sistemaren txanda irekiaren (2020-2021-2022ko EPEko lanpostuak) II. eranskinean, honako destino hauek eskainiko dira:

    Esleitu ez diren destinoak (2020-2021-2022ko EPEko lanpostuak).

    Esleitutako destinoak (2020-2021-2022ko EPEko lanpostuak), esleitu arren aurreikusitako epean izendatutako izangaiek jabetzan hartu ez badituzte.

    Jabetzan hartutako destinoak (2020-2021-2022ko EPEko lanpostuak), jabetzan hartu arren, esleipenduna benetan ez baldin bada laneratu; betiere, esleipenduna ez badago lanpostua erreserbatzeko eskubidea ematen dion egoeraren batean.

    Izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena. Izendapena deritzon 16.2 oinarrian: Lehiaketa-sisteman, honako hau gehitu da:

    Kategoria bakoitzaren oinarri espezifikoen II. eranskinean ezarritako egiturari jarraituta, honako hauek jasotzen dituen ebazpena emango da:

    Lege bereko 6. eta 8. xedapen gehigarrietako Lehiaketa-sisteman parte hartzen duten izangaien behin betiko zerrenda, puntuazioaren arabera.

    Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 7a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    SUSANA LÓPEZ ALTUNA.