Arautegia

Inprimatu

1487/2024 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Francisco Serna Rodríguez jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde lanposturako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5389
  • Xedapen-zk.: 1487
  • Xedapen-data: 2024/10/29
  • Argitaratze-data: 2024/11/25

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Osakidetzako Kalitateko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 1280/2024 Ebazpenaren bidez egin zena (2024ko irailaren 20ko EHAA, 184. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Francisco Serna Rodríguez jauna aproposa da deialdiko lanposturako, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Francisco Serna Rodríguez jauna izendatzea Osakidetzako Kalitateko zuzendariorde lanposturako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena. Izendapen honek 2024ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.