Arautegia

Inprimatu

1486/2024 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Koldo Berganzo Corrales jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde lanposturako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5388
  • Xedapen-zk.: 1486
  • Xedapen-data: 2024/10/29
  • Argitaratze-data: 2024/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Osakidetzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 1278/2024 Ebazpenaren bidez egin zena (urriaren 1eko EHAA, 191. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Koldo Berganzo Corrales jauna aproposa da deialdiko lanposturako, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Koldo Berganzo Corrales jauna izendatzea Osakidetzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde lanposturako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena. Izendapen honek 2024ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.