Arautegia

Inprimatu

1423/2026 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez Jardunaldi eta Kongresuetako Zerbitzu Korporatiboko burua izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Garapeneko, Ezagutzako eta Hizkuntza Plangintzako Zuzendariordetzan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 3791
  • Xedapen-zk.: 1423
  • Xedapen-data: 2026/08/19
  • Argitaratze-data: 2026/09/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 26ko 1021/2026 Ebazpenaren bidez, Jardunaldi eta Kongresuetako Zerbitzu Korporatiboko buru lanpostua betetzeko deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Garapeneko, Ezagutzako eta Hizkuntza Plangintzako Zuzendariordetzan (2026ko uztailaren 10eko EHAA, 130. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiek lanpostua betetzeko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, Balorazio Batzordearen ustez, Elena Arteagoitia Arteche andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Adierazitako guztiagatik, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

Lehenengoa. Jardunaldi eta Kongresuetako Zerbitzu Korporatiboko buru izendatzea Elena Arteagoitia Arteche andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzako Garapeneko, Ezagutzako eta Hizkuntza Plangintzako Zuzendariordetzan.

Bigarrena. Izendapen honek 2026ko irailaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko, Ezagutzako eta Hizkuntza Plangintzako Zuzendariordetzari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, interesdunari ebazpen honen berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Dena den, zuzenbidean oinarritutako beste edozein epe ere erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik