Arautegia
Inprimatu1408/2025 EBAZPENA, irailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Roberto Voces Sánchez jauna aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzara atxikitako Kirurgia Kardiobaskularreko zerbitzuko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI-an egoitza duela.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4462
- Xedapen-zk.: 1408
- Xedapen-data: 2025/09/12
- Argitaratze-data: 2025/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 662/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzara atxikitako Kirurgia Kardiobaskularreko Zerbitzuko buruaren lanpostua hornitzeko Vitoria-Gasteizen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan egoitza duela, lehiaketa-sistemaren bidez (maiatzaren 20ko EHAA, 93. zk. eta maiatzaren 30eko BOE, 130. zk.).
Deialdian ezarritakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 1172/2025 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartu zen; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 1379/2025 Ebazpenaren bidez, irailaren 4an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera onartu ziren. Egun horretan bertan, proiektu-memoriaren defentsa publikoaren deialdia argitaratu zen, Balorazio Batzordearen aurrean egin beharrekoa (irailaren 10ean defendatu zen).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Roberto Voces Sánchez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzara atxikitako Kirurgia Kardiobaskularreko Zerbitzuko buru izendatzea Vitoria-Gasteizen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan egoitza duela.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Roberto Voces Sánchez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzara atxikitako Kirurgia Kardiobaskularreko Zerbitzuko buru izendatzea, aldi baterako eta lau urte luzagarriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan egoitza duela.
Bigarrena. Izendapen honek 2025eko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.