Arautegia

Inprimatu

1306/2026 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko farmaziako fakultatibo tekniko kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko urriko zikloan eskainitako destinoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3510
  • Xedapen-zk.: 1306
  • Xedapen-data: 2026/07/14
  • Argitaratze-data: 2026/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko I. eranskinean (horretan farmaziako fakultatibo teknikoaren kategoria / lanpostu funtzionala sartzen da) zerrendatutako kategorietako / lanpostu funtzionaletako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen (2021eko azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.). Aipatu deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean bildutako oinarriak arautuko du.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 10eko 1370/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloaren destinoen eskaintza, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko farmaziako fakultatibo tekniko kategoriarako / lanpostu funtzionalerako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako (2026ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren maiatzaren 26ko 847/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko farmaziako fakultatibo tekniko kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko urriko zikloan eskainitako destinoen behin-behineko esleipena egin zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoa betetzeko, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren I. eranskineko A1 fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldearen kategorien / lanpostu funtzionalen zerrendaren parte den farmaziako fakultatibo tekniko kategoriako destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

Lehenengoa. Onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez eta lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, A1 fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko farmaziako fakultatibo tekniko kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko urriko zikloko onartutakoen behin betiko zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 10eko 1370/2025 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena. Onartzea, ebazpen honen II. eranskinaren bidez eta baztertzeko arrazoia adierazita, A1 fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko farmaziako fakultatibo tekniko kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko urriko zikloko baztertutakoen behin betiko zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 10eko 1370/2025 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena. Agintzea, ebazpen honen III. eranskinaren bidez, argitara emateko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 10eko 1370/2025 Ebazpenaren II. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena. Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena. Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3 apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, epe hori zenbatzeko, betetzen duen destinoa ere hartu beharko da kontuan, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Halakoetan, interesduna behin-behineko atxikipenean badago, EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta, zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan, kargua utzi eta hurrengo egunean.

Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zazpigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 apartatuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik