Arautegia
Inprimatu1300/2025 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez José Agustín Agirre Aranburu jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen kargutik kentzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 3629
- Xedapen-zk.: 1300
- Xedapen-data: 2025/07/22
- Argitaratze-data: 2025/08/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 115/2023 Ebazpenaren bidez, José Agustín Agirre Aranburu jauna izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko (2023ko otsailaren 23ko EHAA, 38. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. José Agustín Agirre Aranburu jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2025eko uztailaren 23ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.