Arautegia
Inprimatu129/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko proben behin betiko emaitza orokorrak argitaratzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 468
- Xedapen-zk.: 129
- Xedapen-data: 2022/01/20
- Argitaratze-data: 2022/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2021eko abuztuaren 3ko 1103/2021 Ebazpenaren bidez (EHAA, 177. zk., irailaren 6koa), onartu zuen Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko proben ohiko bigarren deialdia.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2021eko urriaren 18an emandako 490/2021 Ebazpenaren bidez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak abenduaren 29an emandako 558/2021 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko bigarren deialdiko proben behin-behineko emaitza orokorrak, izangai bakoitzaren trebetasun desberdinak ebaluatzen dituzten proben kalifikazioak (idatzizko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko ulermena eta adierazpena) eta emaitza orokorra, ebaluatutako proba bakoitzari dagokion «gai» edo «ez gai» kalifikazioa adierazita. Aipatu Ebazpena 2021eko abenduaren 29an argitaratu zen Osakidetzaren intranet korporatiboan.
Abuztuaren 3ko 1103/2021 Ebazpenaren 16. oinarriak ezartzen du, behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek gutxienez bost egun naturaleko epea izango dutela erreklamazioak Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariari aurkezteko.
Aipatu abuztuaren 3ko 1103/2021 Ebazpenaren hamazazpigarren oinarriak ezarritakoaren arabera, behin-behineko emaitza orokorren aurkako erreklamazio-epea amaituta eta, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, epaimahaiak prozesuaren behin betiko emaitza orokorrak onartuko ditu.
Era berean aipatu abuztuaren 3ko 1103/2021 Ebazpenaren hamazortzigarren oinarriak ezartzen du, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin betiko emaitzak onartzen dituen Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, izangaiek egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak adierazita.
Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,
Agindua ematea, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 1103/2021 Ebazpen bidez deitutako 2021eko ohiko bigarren deialdiari dagozkion hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben behin betiko emaitza orokorrak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean ezarritakoaren arabera.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «129/2022 Ebazpena, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko proben behin betiko emaitza orokorrak argitaratzen dituena.»
- Ikus: 1103/2021 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko deialdia onartzen duena.