Arautegia

Inprimatu

12/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean Kudeaketa Klinikoko Unitateburua-1 deritzon lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 519
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2025/01/10
  • Argitaratze-data: 2025/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Kudeaketa Klinikoko Unitateburua-1 deritzon lanpostua hutsik dago Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

  1. Parte hartzeko baldintzak.

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    1. Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo langile lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea A1 lanbide-taldean.

    2. Medikuntzako titulua eta Psikiatriako espezialitatea edukitzea.

    3. Gutxienez, 4 urteko lan-esperientzia edukitzea Psikiatriako espezialitatean.

    4. Hizkuntza-eskakizuna: 2 hizkuntza-eskakizuna. Lanpostuak ez du derrigortasun-datarik.

    5. Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

  2. Aintzat hartuko diren merezimenduak.

    1. Antolakuntzako eta talde-lanean aritzeko gaitasuna.

    2. Prestakuntza eta esperientzia profesionala kudeaketa sanitarioan.

    3. Kudeaketako eta prozesu asistentzialak zein horiei esleitutako antolakuntzako prozesuak hobetzeko memoria-proiektua. Proiektuak kontuan izan beharko ditu BOMSen 2022-2025 Plan Estrategikoan zehaztutako lehentasunezko helburuak eta jardun-ildoak.

      Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

  3. Euskararen ezagutza.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  4. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (María Díaz de Haro 58, 48010 Bilbao). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango dira.

    Interesdunek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, bere datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

    Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    Eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

    Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

    Kudeaketako memoria-proiektua.

    CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskabidean.

  5. Balorazio Batzordea.

    Batzorde bat eratuko da, aurkezten diren eskabideak baloratzeko. Batzordearen burua zuzendari-gerentea edo hura ordezten duen pertsona izango da, eta kide hauek izango ditu: zuzendari medikoa, Kudeaketa Klinikoko Unitateburua-1 deritzon lanpostua duen pertsona bat eta Langileen zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta hitza eta botoa izango ditu).

    Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

    Batzordeko saio guztietan akta jasoko da. Bertan zerrendatuko dira aurkeztu diren izangaiak, zer eginbide osagarri egin diren (egin badira) eta zer arrazoi egon den lanpostua izangaietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko (hala badagokio).

  6. Hautaketa prozedura.

    Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  7. Prozedura amaitzeko ebazpena.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

    Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

  8. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Bilbao, 2025eko urtarrilaren 10a.

    Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

    ARATXU LOZANO OTERO.