Arautegia

Inprimatu

1178/2026 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 1030/2026 Ebazpena, ekainaren 29koa, zeinaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratzen baita teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 3640
  • Xedapen-zk.: 1178
  • Xedapen-data: 2026/07/23
  • Argitaratze-data: 2026/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 274/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1030/2026 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1030/2026 Ebazpenaren eranskinean, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza jasotzen da teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian/lanpostu funtzionalean. Eranskinean destinoen zerrenda jasotzen da, hauek adierazita: eskainitako destino kopurua, eskaintzaren zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1030/2026 Ebazpena argitaratu ondoren (uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria, 132. zk.), oker materialak aurkitu dira destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak hau ezartzen du 109.2 artikuluan: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

Lehenengoa. Ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1030/2026 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko ebazpena (1030/2026 Ebazpenaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako). Huts-zuzenketa honelakoa izango da:

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1030/2026 Ebazpenaren eranskinean, hau agertzen da eskainitako destinoen zerrendan:

    (Ikus .PDF)

    Eskainitako destino-kopuruan oker material bat aurkitu denez, honela zuzendu behar da:

    (Ikus .PDF)

  2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1030/2026 Ebazpenaren eranskinean, hau agertzen da eskainitako destinoen zerrendan:

    (Ikus .PDF)

    Kokapena «Saralegi-Barakaldo» gisa deskribatu izana oker materiala da, hortaz, «Barakaldo» hitza destinoaren kokapenetik kendu eta «Bilbao» hitzarekin ordeztu behar da, ageriko arrazoiengatik, Bilbo-Basurtu ESIkoa baita, eranskinean behar bezala jasotzen den bezala.

    Hori dela-eta, destinoaren deskribapena zuzendu behar da, eta testua honela geratuko da:

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta EHAAn argitara dadin.

    Hirugarrena. Gainerako jarduetarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 29ko 1030/2026 Ebazpenak ezartzen duena (ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako).

    Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 23a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

    JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.