Arautegia

Inprimatu

115/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jose Agustin Agirre Aranburu jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzen den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 931
  • Xedapen-zk.: 115
  • Xedapen-data: 2023/01/19
  • Argitaratze-data: 2023/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia 2022ko abenduaren 22ko EHAAn (243. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren abenduaren 2ko 1891/2022 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jose Agustin Agirre Aranburu jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

Lehenengoa. Jose Agustin Agirre Aranburu jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzea.

Bigarrena. Izendapen horrek 2023ko urtarrilaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.