Arautegia
Inprimatu1136/2026 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 940/2026 Ebazpena, ekainaren 12koa, zeinaren bidez argitaratzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloan eskainitako destinoak fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikologia klinikoko fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 156
- Hurrenkera-zk.: 3638
- Xedapen-zk.: 1136
- Xedapen-data: 2026/07/13
- Argitaratze-data: 2026/08/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikologia klinikoko fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 940/6026 Ebazpenaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikologia klinikoko fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 940/2026 Ebazpenaren eranskinean, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloan eskainitako destinoen zerrenda agertzen da, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko psikologia klinikoko fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean. Eranskinean, destinoen zerrenda agertzen da, eskainitako destino kopuruarekin, eskaintzen diren zerbitzuen antolamenduarekin eta destinoaren deskribapenarekin.
Ekainaren 12ko 940/2026 Ebazpena uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, egitezko oker bat aurkitu da destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak hau ezartzen du 109.2 artikuluan: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,
Lehenengoa. Ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 940/2026 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko ebazpena (940/2026 Ebazpenaren bidez lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikologia klinikoko fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako). Huts-zuzenketa honelakoa izango da:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 940/2026 Ebazpenaren eranskinean, destino hauek agertzen dira eskainitako destinoen zerrendan:
(Ikus .PDF)
Kokapena «Saralegi-Barakaldo» gisa deskribatu izana oker materiala da, hortaz, «Barakaldo» hitza destinoaren kokapenetik kendu behar da, ageriko arrazoiengatik, Bilbo-Basurtu ESIkoa baita, eranskinean behar bezala jasotzen den bezala.
Hori dela-eta, destinoaren deskribapena zuzendu behar da, eta testua honela geratuko da:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta EHAAn argitara dadin.
Hirugarrena. Gainerako jarduetarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ekainaren 12ko 940/2026 Ebazpenak ezarritakoa (ebazpen horren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko psikologia klinikoko fakultatibo espezialista tekniko kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako).
Laugarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.