Arautegia
Inprimatu1132/2025 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Álvaro Ortiz de Salazar Varona jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Bihotzeko Kirurgiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruaren (Bilbo-Basurtuko ESIa - Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa) lanpostua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 3139
- Xedapen-zk.: 1132
- Xedapen-data: 2025/06/26
- Argitaratze-data: 2025/07/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusi da deialdia egin zela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Bihotzeko Kirurgiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruaren (Bilbo-Basurtuko ESIa Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa) lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 464/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko martxoaren 28ko EHAA, 61. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Álvaro Ortiz de Salazar Varona jaunak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Álvaro Ortiz de Salazar Varona jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Bihotzeko Kirurgiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buru (Bilbo-Basurtuko ESIa Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa).
Bigarrena. Izendapen honek 2025eko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.