Arautegia
Inprimatu113/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ordiziako udal-mugarteko 13 HEA Floreaga eremuan babes publikoko etxebizitzak sustatzeko Ordiziako udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5353
- Xedapen-zk.: 113
- Xedapen-data: 2023/11/22
- Argitaratze-data: 2023/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du aipatutako hitzarmenaren luzapena, eta, publikotasun egokia emateko, hau
Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 22a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
Batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
Eta bestetik, Adur Ezenarro Agirre jauna, Ordiziako Udaleko alkate-udalburua
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 4an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.
Eta bigarrena, Ordiziako Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2023ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa. 1994ko ekainaren 23an, Ordiziako Udalak eta orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten San Juan 13 HUA eremuan, egungo Floreaga 13 HEA, eta 6.1 poligonoko Majori 6 Sektorean etxebizitza babestuak sustatu ahal izateko.
1994ko azaroaren 14an, hitzarmen horretan hitzartutako trukea formalizatu zen: Ordiziako Udalak 2.600m2-ko lursaila eman zion Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, San Juan 13. HUA eremuan 27 etxebizitza eraikitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Kontraprestazio gisa, Ordiziako Udalari lokalak ematekotan geratu zen. Bi kontraprestazioen arteko balio-aldea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ordaindu zuen egintza berean.
Bigarrena. 2019ko urriaren 29an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ordiziako Udalak, Ordiziako udal-mugarteko Floreaga 13 HIEan babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.
Hitzarmen horretan, bi administrazio publikoek erabaki dute indarrik gabe uztea 1994ko ekainaren 23an helburu berberarekin sinatutako hitzarmena, 2019ko hitzarmen horretan xedatutakoaren aurka doan guztian.
Hirugarrena. 2019ko urriaren 29ko hitzarmen horren arabera, Ordiziako Udalak konpromisoa hartu du, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Floreaga 13 HIEko a.20.13.1 lurzatia babes publikoko etxebizitzen sustapenera bidera dezan.
Bestalde, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartu du proiektatutako eraikuntzaren ondoriozko merkataritza-lokalen 241,15 m2 erabilgarri emateko Ordiziako Udalari, 14.468.833 pezetatan baloratuak 1994ko ekainaren 23an, 1994ko azaroaren 14an formalizatutako trukearen zain dagoen konpromisoa betez.
Laugarrena. Izan ere, hainbat arrazoi direla medio, gaur egun oraindik ez dira etxebizitzen obrak hasi, eta kontuan izanik 2019an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2023ko urriaren 29an amaitzen dela, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.
Bosgarrena. Hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek halaber adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan adostu zezaketela hitzarmenaren sinatzaileek aho batez hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.
Seigarrena. Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2019ko urriaren 29an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Ordiziako Udalak honako hau
ADOSTEN DUTE:
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ordiziako Udalak 2019ko urriaren 29an sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2027ko urriaren 29ra arte), Ordiziako udal-mugarteko 13 HEA Floreaga eremuan babes publikoko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Ordiziako Udaleko alkate-udalburua,
ADUR EZENARRO AGIRRE.