Arautegia
Inprimatu11/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan zuzendari- medikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 188
- Xedapen-zk.: 11
- Xedapen-data: 2026/01/02
- Argitaratze-data: 2026/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusi da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 1859/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zena (2025eko abenduaren 4ko EHAA, 235. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu hura betetzeko izangaiak aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita euren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.
Hala, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Leire Berriozabal Díaz andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Leire Berriozabal Díaz andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa.
Bigarrena. Izendapen honek 2026ko urtarrilaren 7tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 2a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.