Arautegia

Inprimatu

110/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Bilboko udalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Zorrotzaurreko eremu mistoko AI1eko 1. egikaritze-unitatean zuzkidura-bizitokiak sustatu ahal izateko, Bilboko udalerrian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 113
  • Xedapen-zk.: 110
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2023/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta behar bezalako publizitatea emateko asmoz, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 12a.

BILDU DIRA:

Batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Eta bestetik, Juan Mari Aburto Rike jauna, Bilboko alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2022ko urriaren 11n egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.

Eta bigarrena, Bilboko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2022ko azaroaren 30ean hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. 2018ko abenduaren 13an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko 1EUan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko, Bilboko udalerrian.

Bigarrena. Hitzarmen horren arabera, Bilboko Udalak konpromisoa hartu zuen Zorrotzaurreko 1EUeko AD-1 lurzatia doan lagatzeko, kargarik gabe, dagokion doako lagapen-erabakiaren bidez, eta orduko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak zuzkidura-bizitoki horien sustapenari lotutako eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egiteko obligazioa hartu zuen.

Hirugarrena. 2018an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2022ko abenduaren 13an amaitzen denez, eta egikaritzeko denborarik ez dagoenez, hitzarmenaren luzapena izapidetu behar da, hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.

Laugarrena. Hitzarmenaren zortzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.

Bosgarrena. Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2018ko abenduaren 13an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bilboko Udalak honako hau

ADOSTEN DUTE:

Articulu bakarra. 2018ko abenduaren 13an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Bilboko Udalak Zorrotzaurreko 1EUan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2026ko abenduaren 13ra arte), Bilboko udalerrian.

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Bilboko Udaleko alkate-udalburua,

JUAN MARI ABURTO RIKE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik