Arautegia

Inprimatu

109/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena argitaratzea xedatzen duena, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko «Beldur barik» erakundeen arteko kanpaina garatzeko eta finantzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 136
  • Xedapen-zk.: 109
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2023/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herrizaingoa; Ekonomia; Instituzional; Sailak

Testu legala

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak hitzarmena sinatu du, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2022ko azaroaren 29an.

BILDU DIRA:

Miren Elgarresta Larrabide andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, erakunde horren izen eta eskuordetzan jarduten duena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen (urriaren 31ko 214/2006) Dekretuaren 17.2.f) artikuluari jarraikiz.

Markel Olano Arrese jauna, Gipuzkoako ahaldun nagusia, foru administrazioaren izenean eta hura ordezkatuz, Gipuzkoako Foru Aldundiko erakunde, gobernu eta administrazio antolakuntzari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauko 26.5.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluarekin bat etorriz, Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea benetakoa eta eraginkorra, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintza, ekonomia, kulturgintza eta gizartearen alor guztietan.

Aipatu Legeko 3. artikuluko a), h) eta n) idatz-zatietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen funtzioak izango dira aipatu xedeak lortzeko jarraibideak egitea eta horiek euskal botere publikoek aplikatu ditzaten bultzatzea; eta emakumeen eta gizonen berdintasunean, barne harturik emakumeen aurkako indarkeria matxista ere, eta emakumeen egoeran eragina duten programei dagokienez, Autonomia Erkidegoko botere publikoen artean izan beharreko koordinazio-neurriak bultzatzea. Halaber, hari dagokio herritarrak sentsibilizatzea, kasuan kasu egokitzat jotzen diren sentsibilizazio-, sustapen- eta zabalkunde-jarduerak eta -kanpainak eginez, herritarrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esanahiaz eta garrantziaz jabetu daitezen, bai eta hori lortzeko eta emakumeak ahalduntzeko lan egiteko premiaz ere.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legean antzera arautu da gaia. Hala, bertako 5.e) artikuluari jarraikiz, hari dagokio euskal administrazioek emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz egiten dituzten jarduketen arteko lankidetza bultzatzea, eta, artikulu bereko i) idatz-zatiaren arabera, baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuneko egoerei buruz sentsibilizatzeko eta berdintasuna sustatzeko behar diren neurriei buruzko jarduerak ere, Euskal Autonomia Erkidego osorako eta Euskal Herria osorako era bateratuan egin behar direnean.

Horren haritik, Erakundearen helburuetako bat da administrazioen esku-hartzea indartzea eta bultzatzea alor hauetan: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko esku hartzea eta sexuen arteko desberdintasunaren erakusgarririk larrienetakoan, esan nahi baita emakumeen aurkako indarkerian esku hartzea, hain zuzen ere.

Bigarrena. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera (berdintasunari dagokionez foru administrazioek dauzkaten eskumenak ezarri dira bertan), Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio «sustapen neurriak ezartzea udalei eta gainerako toki erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako programak eta jarduerak garatzeko baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak hornitzeko» (6.h) artikulua).

Halaber, aipatu Legeko 6.f) artikuluaren arabera, bere lurralde esparruan, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuneko egoerei eta berdintasuna sustatzeko behar diren neurriei buruzko sentsibilizazio jarduerak egitea dagokio.

Hirugarrena. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkarteak 2009az dihardute elkarlanean gazteei zuzendutako genero-indarkeria prebenitzeko erakundeen arteko kanpaina bat garatzen, Beldur Barik leloaren pean.

Laugarrena. 2014. urteko ekitaldiaz geroztik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Eudelek eskatuta, bere gain hartu du Beldur Barik erakundeen arteko kanpaina kudeatzeko ardura. Kanpainan parte hartzen duten alderdi guztiak ados daude eta alde biko hitzarmenak sinatuz kudeatzea proposatu da.

Bosgarrena. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta Gipuzkoako Foru Aldundia ados daude 2022an Beldur Barik erakundeen arteko kanpaina garatzen laguntzeko eta, beraz, hitzarmen hau sinatzea adostu dute. Hitzarmena honako klausulak izango ditu:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Xedea.

Hitzarmen honen xedea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza egituratzea da, gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko Beldur Barik erakundeen arteko kanpaina garatzeko.

Agiri honek Gipuzkoako Foru Aldundiak Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundearen alde eman duen dirulaguntza eraenduko duten baldintzak erregulatzen ditu. Dirulaguntza kanpainiako laguntza-teknikoaren garapenak sortutako gastuetara zuzenduta dago.

Bigarrena. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen konpromisoak.

  1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpromisoa hartzen du gaiari buruz dauzkan ezagutza eta eskarmentua jartzeko, baita honako konpromisoak ere:

    1. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lan plangintza bat aurkeztu eta adostea.

    2. Ekintzen gauzapena garatzea eta haren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

    3. Aurreko idatz-zatian aipatutako konpromisoak betetzeko behar diren adina baliabide material eta giza baliabide jartzea.

    4. Kontratazio-organo eginkizunak egikaritzea.

    5. Hitzarmen honetan aipatzen diren ekarpenak kudeatzea.

    6. Urteko txostena egitea, aurreko idatz-zatian aipatutako konpromisoen arabera egindako lanari buruz. Halaber, hitzarmen honen xedea dela-eta eskatzen dioten adina informazio eta dokumentazio osagarri ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari.

  2. Era berean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bere gain hartzen du Beldur Barik erakundeen arteko kanpainaren kostuaren zati bat finantzatzeko betebeharra, 2022an gehienez 66.000,00 euro (hirurogei sei mila euro) jarriz. Zenbateko horrek, hiru foru aldundiek jartzea aurreikusita dagoen zatiarekin batera, mugatzen du «Beldur Barik programa diseinatu eta betearazteko», kontratazio espedientearen aurrekontua (125.860,61 euro).

  3. Azkenik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpromisoa hartzen du ekimen hori bere web orriaren eta erakundearen beste hedabideen bidez zabaltzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera sustatu duela agertuz. Horretarako, bi entitateen logotipoak agertuko dira.

    Hirugarrena. Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoak.

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen du Beldur Barik erakundeen arteko kanpainaren kostuaren zati bat finantzatzeko, 2022 urtean gehienez ere 23.500 euro (hogeita hiru mila eta bostehun euro) jarriz, 1.0170.700.441.01.01.2022 aurrekontuaren sailetik, Beldur Barik erakundeen arteko kanpainako laguntza teknikoa garatzeko.

  2. Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du ekimena bere web orriaren eta erakundearen bestelako hedabideen bidez zabaltzeko. Horretarako, bi entitateen logotipoak agertuko dira.

  3. Gipuzkoako Foru Aldundiak ibilbide-orri bat ezarri eta han programaren esparruan garatzen dituen jarduketak jasoko ditu...

    Laugarrena. Ordaintzeko modua.

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, diruz lagundutako jardueraren behin-behineko justifikazioa aurkeztu ondoren, uneko urteko abenduaren 16a baino lehen. Justifikazio horretan, ordura arte egindako jardueren memoria jasoko da, bai eta eskura dauden gastuen egiaztagiriak ere, hitzartutako zenbatekoaren berdina edo handiagoa.

    Bosgarrena. Egiaztapena.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatuko du 2023. urteko martxoaren 15a baino lehen hitzartutako jarduerak egin direla, egindako jarduerak egiaztatzeko kontu bat aurkeztuz. Kontu horrek honakoak jasoko ditu:

    Bigarren klausulan adierazitakoari jarraituz, Emakunde-Emakumeen Euskal Erakundeak hartuko konpromisoak bete direla egiaztatzen duen jarduera-memoria.

    Diruz lagundutako jardueraren gastuen zerrenda sailkatua.

    Aurreko idatz-zatian aipatutako zerrendan jaso diren fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak (jatorrizkoak edo konpultsatuak) eta, hala badagokio, ordainketa egiaztatzeko agiriak.

    Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda. Zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira.

    Seigarrena. Koordinazioa eta jarraipena.

  1. Jarraipen Batzordeak koordinazio- eta jarraipen-lanak egingo ditu, hitzarmen honetan xedatua behar bezala egiten dela ziurtatzeko. Jarraipen Batzorde hori xede horrekin sortuko da, hain zuzen ere, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatuko du. Zentzu horretan, beste eginkizun batzuen artean, burututako ekintzen gastuak behar bezala justifikatu direla egiaztatuko du.

  2. Jarraipen Batzorde horretan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariek parte hartuko dute. Bestalde, batzordera, aholkulari gisa, Berdinsareko -Berdintasunaren aldeko eta genero indarkeriaren aurkako euskal udal sarea- adituak eta ordezkari teknikoak gonbidatu ahalko dira, baita beste aditu batzuk ere.

  3. Emakundek programatutako jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko bilerak deituko ditu.

    Zazpigarrena. Indarraldia.

    Hitzarmen honen indarraldia sinatzen den unean hasiko da, eta 2022ko abenduaren 31n amaituko da, nahiz eta hitzarmenaren kontura 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako jarduerak finantzatu daitezkeen.

    Zortzigarrena. Beste laguntza eta dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna

    Hitzarmen honen dirulaguntza bateragarria izango da xede bera duten beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein dela ere horiek eman dituen administrazioa edo erakundea (publikoa edo pribatua), izan Estatukoa, Europar Batasunekoa,edo nazioartekoa. Ezingo da inolaz ere gainfinantzaketarik gertatu.

    Bederatzigarrena. Hitzarmeneko baldintzak aldatzea eta beste laguntza batzuk jasotzea.

    Lankidetza hitzarmena sinatzeko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok eta, edonola ere, Estatuko edo nazioarteko erakunde publiko edo pribatu baten edo beste administrazio batzuen dirulaguntza edo laguntzaren bat ere jasotzen bada, hitzarmena aldaraz dezake.

    Hamargarrena. Hitzarmena suntsitzea.

    Hitzarmen hau indargabetuko da egoera hauetako baten bat gertatuz gero:

    1. Sinatu duten alderdi biak ados daudenean; hilabete aurretik jakinarazi beharko da.

    2. Aldeetako edozeinek bere konpromisoak ez betetzea.

      Hamaikagarrena. Itzulketa.

      Hitzarmen hau betetzen ez bada edo emandako kopurua beste xede batzuetarako erabiltzen bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea guztiz edo zati batean galdutzat joko da eta hura osorik edo zati batean itzuli beharko da, hari dagozkion berandutza interesekin batera, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 35. artikuluan eta apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutako haren garapeneko araudiko 63. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

      Hamabigarrena. Hitzarmenaren izaera.

      Hitzarmen hau administrazioaren arlokoa da. Beraz, azken instantzian, administrazioarekiko auzietako epaitegi eskudunek aztertuko eta ebatziko dituzte hitzarmen hau dela-eta sortzen diren auziak..

      Hamahirugarrena. Datu pertsonalen babesa.

      Alderdiek adierazten dute ezagutzen dituztela Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoari buruzko (3/2018) Lege Organikoari eta Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduari buruzko xedapenak, eta konpromisoa hartzen dute lege horretan aurreikusitako betekizunak konplitzeko, hitzarmen hau dela-eta dauzkaten erabiltzaileen datuei dagokienez.

      Eta aurreko guztiarekin ados egonik, bi alderdiek hitzarmen hau izenpetzen dute:

      Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

      MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

      Gipuzkoako ahaldun nagusia,

      MARKEL OLANO ARRESE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik