Arautegia

Inprimatu

1030/2025 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita zuzendaritzako idazkariaren lanpostua izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4644
  • Xedapen-zk.: 1030
  • Xedapen-data: 2025/10/16
  • Argitaratze-data: 2025/11/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko, Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan, zuzendaritzako idazkariaren lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua izendapen askez hornitzeko, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

Atxikipena: zuzendaritzako idazkaria Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko, Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan.

Lanaldi: zatitua Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 2. HE (derrigortasun-data: 2005-06-01).

Lanpostuaren eginkizunak:

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ahorkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako zuzendaritza-idazkariaren dagozkionak.

  1. Parte hartzeko baldintzak:

    Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

    1. Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

    2. Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.

    3. Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna izatea (derrigortasun-data: 2005-06-01).

    4. Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

  2. Aintzat hartuko diren merezimenduak:

    Dokumentazio juridikoa erabiltzeko ezagutzak.

    Tresna informatikoen ezagutza.

    Esparru juridikoarekin lotutako sistema informatikoen ezagutza: espedienteak kudeatzeko datu-baseak, Tramitagune.

    Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

  3. Euskararen ezagutza:

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

  4. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

    Hautagaitzak aurkezteko 10 egun balioduneko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

    Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

    1. NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

    2. Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

    3. Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

    4. Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

      Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskabidean.

  5. Balorazio Batzordea.

    Balorazio Batzorde bat eratuko da. Batzordeko burua Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo haren eskuordea izango da, eta kide hauek izango ditu: Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea eta Zuzendaritza Nagusiko goi-mailako teknikari bat (azken horrek idazkari gisa jardungo du, eta hitza eta botoa izango ditu).

    Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango zaie.

    Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik utz dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

    Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

  6. Hautaketa-prozedura.

    Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

  7. Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

  8. Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

    JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.