Trantsizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea. 201ko emaitzen txostena

“Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta itsasertzeko uren ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten hau, 201. urtekoa, bi agiritan egituratu da: emaitzen txostena eta sintesi dokumentuak (euskaraz eta gaztelaniaz).

Emaitzen txostena sarrera batekin eta erabilitako metodoak azaltzen dituen atal batekin hasten da; bertan ezagutzera ematen dira sarearen egitura eta egoeraren ebaluaketa egiteko erabiltzen dituen tresnak. Ondoren banakako ataletan aurkeztu eta azaldu egiten dira trantsizio (14) eta kostaldeko (4) sare bakoitzaren 2017ko kanpainaren emaitzak, bilakaera historikoa eta bere egoera ekologiko eta kimikoa. Txostena azken atalean EAEko kostaldeko bainu guneetan dauden ingurumenaren kontrolerako puntuek eskaini dituzten emaitzak azaltzen dira. Amaitzeko erabilitako erreferentziak eskaintzen dira

Laburpen txostenetan labur azaltzen dira (euskaraz eta gaztelaniaz) 2017ko kanpainan egindako ekintzak; era berean, EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren egoera ekologiko eta kimikoaren eta bere bilakaeraren laburpena egiten da.

2017ko emaitzen txostena. (PDF, 35 MB, Gazteleraz)

Laburpen txostena. 2017ko Kanpaina. (PDF, 2 MB)

Azken eguneratzea: 2018/06/29