Paperean dauden dokumentuak digitalizatzeko gidaliburua

Jarraitu zure ordenagailuko dokumentuak eskaneatzeko aplikazioaren urratsak. 

Gomendioak:

  • Jatorrizko koloretan
  • Bereizmen egokia ezarri, testua edo irudi garrantzitsu irakurtzeko aukera ematen duena
  • Dokumentuak orrialde bat baino gehiago baditu, guztiak fitxategi bakar batean (orri askoko eskaneoa)
  • Normalean onartzen den formatu batean gorde, adibidez, PDF edo JPG formatuan (PDF hobea, ondoren digitalki sinatu nahi bada)

Mugikoraren argazki-kamara erabilita:

Argazki-kamara erabil dezakezu eta dokumentuaren argazki bat egin.

Gomendioak:

  • Egin argazkia kolore zuriko azalera lau batean
  • Saihestu dokumentuaren espazioa oztopa dezaten beste elementuak (eskuak, hatzak...)
  • Argi egokia eta dokumentua itzalik gabe
  • Testua irakurri ahal izateko enfoke egokia

Dokumentuak eskaneatzen dituzten mugikorrerako aplikazioak erabilita (gomendatutako aukera):

Android gailuetarako eta Appleren iOS gailuetarako aplikazioak daude, eta dokumentuak kameraren bidez eskaneatzeko aukera ematen dute. Zure katalogoetan bila dezakezu, adibidez, "Scanner" gako-hitza erabiliz:

Dokumentua digitalizatu ondoren, ziurtagiri digitala izanez gero, dokumentua digitalki sinatu ahal izango duzu. Nola?

  1. Adobe Acrobat Reader ordenagailu-aplikazioaren bidez (webgune ofiziala (leiho berri batean irekiko da)):
    1. Sartu zaitez Tresnak Menura
    2. Hautatu Ziurtagiriak aukera
    3. Sakatu Digitalki sinatu aukera
  2. Sinadura-tresna baten bidez, hala nola Izenperen sinadura-tresnaren bidez (leiho berri batean irekiko da)

Oharra: pertsona bat baino gehiago badago dokumentua sinatzeko, guztiek eduki beharko dute ziurtagiri digitala.