Poliziaren Zuzendaritza Nagusia - Nortasun-datuen kontsulta

Gako-hitzak

Nortasun: NAN, AIZ

Xehetasunak

Kontsultaren xede den pertsonaren nortasun-datuak lortzea ahalbidetzen du, haren dokumentu-zenbakia eta gutxienez datu hauetakoren bat abiapuntu hartuta: lehen abizena eta/edo jaiotza-urtea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

o    Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

o    IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

o    Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

-       Titular: kontsultaren xede den titularraren datuak.

o    TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (/NAN/AIZ/). Nahitaezkoa.

o    Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.

o    Apellido1: kontsultatzen den titularraren lehen abizena. Nahitaezkoa izango da, baldin eta kontsultatutako pertsonaren jaiotza-urtea bidaltzen ez bada.

 

o    AnioNacimiento: kontsultatu nahi den titularraren jaiotza-urtea. Eremu honen formatua UUUU izango da.

Ez da onartuko 1900. urtea baino lehenagoko kontsultarik.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

-       DatosTraza:

o    IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o    IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o    FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

-       EstadoResultado:

o    Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

o    Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

-       DatosTitular:

o   Identificador: dokumentu-zenbakiaren identifikatzailea.

o   NumeroSoporte: NAN elektronikoaren “Ides” eremuaren balioa espainiarren kasuan, edo “TIE” eremuaren balioa atzerritarren kasuan.

o   Nombre: dokumentu-zenbakiarekin lotutako titularraren izena.

o   Apellido1: dokumentu-zenbakiarekin lotutako titularraren lehen abizena.

o   Apellido2: dokumentu-zenbakiarekin lotutako titularraren bigarren abizena.

o   Nacionalidad: kontsultatutako titularraren nazionalitatea.

o   Sexo: kontsultatutako titularraren sexua. Balio posibleak M edo F dira.

o   DatosNacimiento:

§  Fecha: kontsultatutako titularraren jaiotza-data. Eremu honen formatua UUUUHHEE izango da.

§  Localidad: kontsultatutako titularraren jaioterria.

§  Provincia: kontsultatutako titularraren jaiotza-probintzia.

o   NombrePadre: kontsultatutako titularraren aitaren izena.

o   NombreMadre: kontsultatutako titularraren amaren izena.

o   FechaCaducidad: kontsultatutako titularraren identifikazio-dokumentua iraungitzen den data. UUUUHHEE formatua.

 

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

00

INFORMAZIO ZUZENA.

Aurkitu da kontsultatutako titularra.

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

 

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera DGPri bidaltzera iristen ez denean emango da.

0I

Nazionalizatu espainiarra.

Kontsulta AIZren arabera egin da, baina herritarra nazionalizatu egin da. Kasu horretan kontsulta NANaren arabera egin behar da.

 

59

Jarri harremanetan honekin: udea.ws@policia.es

 

DGPk gorabehera ebatzi arte NAN horiek berritzea eragozteko markatzen dituenean gertatuko da.

Jarri harremanetan udea.ws@policia.es helbidearekin dokumentu honen xehetasun gehiago lortzeko. Harreman hori ez da inoiz herritarrari jakinarazteko, funtzionarioak edo tramitatzaileak xehetasun gehiago lortzeko baizik.

67

NAN EZ dago jaulkita/esleituta.

Kontsultatutako NAN hori ez zaio jaulki edo esleitu ezein titularri.

68

Titularraren NAN hori ez da aurkitu.

Kontsultatutako NAN hori ez dago.

80

Titularraren NANaren euskarri-zenbakia ez da zuzena.

 

Adierazitako euskarri-zenbakia (IDESP/TIE) ez da zuzena.

Litekeena da dokumentua berritu izana eta, hortaz, zenbaki hori aldatu egiten da.

 

81

Titularraren txartel-zenbaki hori ez dago.

 

Txartel-zenbaki hori (TIE) ez dago.

 

86

AIZ hori EZ dago.

 Kontsultatutako AIZ hori ez dago.

87

AIZ zenbaki hori ez da zuzena edo zenbait filiazio daude.

 

Erregistro bat baino gehiago dago erabiltzaileak emandako datuentzat.

Arazoa konpontzeko, sartu informazio gehiago eskaeran.

Atzerriko herritarra baldin bada, AIZ adierazteaz gain, Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan adierazi TIE NumeroSoporte eremuan, edo Europako Erkidegoko Herritarraren Kodea Europako Erkidegoko atzerritarren kasuan.

 

1. taula. Nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

 

  • DNINacionalizado: herritarraren NANa, kontsulta AIZren bidez eginez gero, eta, horren ondorioz, herritartu egin dela lortzea.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.