Trafikoko Zuzendaritza Nagusia - Ibilgailuaren titularraren egiaztapena

Gako-hitzak

Trafikoa

Xehetasunak

MATRIKULA bidez kontsultatutako ibilgailuaren titularra eskaeran adierazitako titularra den egiaztatzeko aukera ematen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: Zerbitzuari kontsulta egiteko xedea edo izapidea.
  • IdExpediente: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Balio posibleak: Si edo Ley.

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:  

  1. TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik. 

  1. /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko Matricula

  /DatosGenericos/Titular/ nodoko izena eta abizenak ematen badira ere, Ibilgailu baten titularra egiaztatzeko zerbitzuak ez ditu datu horiek kontuan hartuko ibilgailua bilatzeko. 

 

Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia 

  • Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:

    ·        DatosTraza: 

    o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.  

    o   IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa. 

    o   FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss. 

    ·        EstadoResultado: 

    o   Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa. 

    Ikusi balio posibleak 1. taulan.   

    o   Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa. 

    Ikusi balio posibleak 1. taulan. 

     Taulan (1. taula), Ibilgailu baten titularraren egiaztapena zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira. 

    Egoera-kodea 

    Egoeraren deskribapena  

    Egoera hau noiz itzultzen den  

    0000 

    Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu []. 

    Sarrerako datuetan baliozkotze-erroreak gertatzen direnean eta eskaera DGTra bidaltzea lortu ez denean erabiliko da. 

    0 

    TRAMITATUA 

    kontsulta egin zaion ibilgailurako datuak aurkitu diren informatuko da. 

    1 

    Okerreko matrikula. 

    Kontsultatutako matrikula okerrekoa denean itzultzen da. 

    Aurrekaririk gabeko ibilgailua. 

    Kontsultatutako ibilgailua DGTn topatu ez denean itzultzen da. 

    2 

    Ez da ibilgailuaren daturik aurkitu. 

    Itzuliko da kontsultatutako ibilgailuaren daturik aurkitu ez denean, edo ibilgailua existitzen bada ere, ez duenean daturik. 

    1. taula. Ibilgailu baten titularraren egiaztapena Zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak. 

     

     

     

    Ø  Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.