LANBIDE - Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren epe bakoitzeko zenbatekoen kontsulta (DBE)
Xehetasunak
Kontsultatutako pertsonak aldi batean ordaindu eta itzuli dituen zenbatekoei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen du. Pertsona hori prestazioaren titular gisa agertzen bada BAKARRIK itzuliko du informazioa zerbitzu honek.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: Zerbitzuari kontsulta egiteko xedea edo izapidea. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Si edo Ley.
- IdExpediente: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.
Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:
- TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.
+
- Anio edo FechaDesde + FechaHasta /DatosEspecificos/Consulta/DatosConsulta/
Jarraian, Kontsulta nodoan sartutako eremuak zehazten dira:
- DatosConsulta:
Datu hauek elkarren artean baztertzaileak dira: urtea adierazten da, edo bestela hasiera- eta amaiera-datak adierazten dira.
- Anio: Titularrak jasotako urteko zenbatekoak zein urtetarako kontsultatu nahi diren adierazten du. AAAA-MM-DD
- FechaDesde: Titularrak jasotako zenbatekoen bilaketa mugatzeko hasiera-data. AAAA-MM-DD izango da formatua.
Eremu hau ematen bada, FechaHasta ematea nahitaezkoa izango da.
- FechaHasta: Titularrak jasotako zenbatekoen bilaketa mugatzeko amaiera-data. AAAA-MM-DD izango da formatua.
Eremu hau ematen bada, FechaDesde ematea nahitaezkoa izango da.
- Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.
Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea.
- FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.
- DatosConsulta: Eskaeran adierazitako urtea edo hasiera- eta amaiera-datak jasoko dira.
- Anio: Zenbatekoen kontsulta zein urterako egin den adierazten du. AAAA-MM-DD
- FechaDesde: Zenbatekoak kontsultatu diren eguna.
AAAA-MM-DD izango da formatua.
- FechaHasta: Noiz arte kontsultatu diren zenbatekoak.
AAAA-MM-DD izango da formatua.
- EstadoResultado:
- Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.
Ikusi balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena.
Ikusi deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula), Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren ―DSBE― Aldiko Zenbatekoen Kontsulta zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak deskribatzen dira:
|
Egoera-kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
|
0000 |
Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu []. |
Sarrerako datuetan baliozkotze-erroreak gertatzen direnean erabiliko da. |
|
0003 |
TRAMITATUA. |
Zehaztutako parametroekin bat datozen pertsonak aurkitu dira. |
|
1 |
Dokumentuaren zenbakia eta mota adierazi behar dira, edo, bestela, izena eta abizenak. |
|
|
2 |
Sarrerako parametroak ez dira zuzenak. |
Lagatzaileak ez ditu zuzentzat jotzen eskaeran bidalitako datuak. |
|
3 |
Adierazitako izen-abizenekin espediente bat baino gehiago dago. |
|
|
4 |
Datu-baseko errore generikoa. |
Lagatzailearen zerbitzuan negozio-erroreak daudenean gertatuko da. |
|
5 |
Ez da zehaztutako parametroekin bat datorren pertsonarik aurkitu. |
|
- taula. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) Aldiko Zenbatekoen Kontsulta zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.
