LANBIDE - Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren egungo egoeraren kontsulta (DBE)

Xehetasunak

Aukera ematen du kontsultatutako pertsonaren espedientearen egungo egoerari buruzko informazioa eskuratzeko. Zerbitzu honek informazioa itzuliko du, pertsona hori prestazioaren titular edo onuradun gisa agertzen bada.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: Zerbitzuari kontsulta egiteko xedea edo izapidea. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Si edo Ley.
  • IdExpediente: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:

 

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:

 

  1. TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.

edo

  1. TipoDocumentacion + Documentacion adierazten ez badira, nahitaezkoa izango da /DatosGenericos/Titular/ nodoan Nombre + Apellido1 (+ Apellido2)

 

  • Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.

Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:

 

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.

-        EstadoResultado:

o   Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikusi deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula), Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) Egungo Egoeraren Kontsulta zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak deskribatzen dira:

 

Egoera-kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu [].

Sarrerako datuetan baliozkotze-erroreak gertatzen direnean erabiliko da.

0003

TRAMITATUA.

Zehaztutako parametroekin bat datozen pertsonak aurkitu dira.

1

Dokumentuaren zenbakia eta mota adierazi behar dira, edo, bestela, izena eta abizenak.

 

2

Sarrerako parametroak ez dira zuzenak.

Lagatzaileak ez ditu zuzentzat jotzen eskaeran bidalitako datuak.

3

Adierazitako izen-abizenekin espediente bat baino gehiago dago.

 

4

Datu-baseko errore generikoa.

Lagatzailearen zerbitzuan negozio-erroreak daudenean gertatuko da.

5

Ez da zehaztutako parametroekin bat datorren pertsonarik aurkitu.

 

1. taula. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) Egungo Egoeraren Kontsulta zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

 

Ø  Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.