IRISGARRITASUN UNIBERTSALERAKO AURREKONTU PUBLIKOAK
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak (ISEK) hainbat infografia sortuko ditu Euskadiko erkidegoan gai honi buruz nabarmendutako datuekin.
Infografia honek Euskadiko Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategiaren Ekintza Planean jasotako 31. ekintzaren garapena erakusten du.
Ekintza horren helburua da aurrekontu publikoak erreserbatzea, irisgarritasun unibertsaleko proiektuak gauzatzeko.
Datu horien arabera, 2024an udalen % 16k baino ez zuten urteko aurrekontu bat erreserbatu irisgarritasuna hobetzeko.
