Ikus-entzunezko prestakuntza-pilula: Irisgarritasun Unibertsalaren Oinarriak
Xehetasunak

“Irisgarritasun unibertsalaren oinarriak” izenburupean, lehen bideo honek oztopoak kentzearen eta ingurune inklusiboak bermatzearen garrantziari buruzko informazio argia eta praktikoa emateko diseinatutako edukiak inauguratzen ditu.
Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokiak bultzatutako ekimena, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren (ISEK) Prestakuntza Planaren barruan dago, eta Eusko Jaurlaritzak pertsona guztientzako aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa islatzen du.