Eusko Jaurlaritza - Eskolaratze-datuen kontsulta

Gako-hitzak

Hizkuntza

Xehetasunak

Ikasle baten matrikula-datuak kontsultatzeko aukera ematen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: Zerbitzuari kontsulta egiteko xedea edo izapidea (nahitaezkoa).
  • IdExpediente: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: (nahitaezkoa). Balio posibleak: Si edo Ley.

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:   

Eskolatze Datuen Kontsulta zerbitzuak tutorearen identifikazio-datuak eta kontsultaren xede den ikaslearen jaiotze-data eskatzen ditu. Datu espezifikoetako Consulta nodoan informatuta egongo dira datu horiek (/DatosEspecificos/Consulta):

 

Hala ere, eskolatzeari buruzko informazioa eskuratu nahi zaion ikaslearen izena Datu Generikoen Titular nodoan etor daiteke informaturik (/DatosGenericos/Titular).). Nodo horretako informazio guztia aukerakoa izango da, eta, informaturik badator, honako logika hau aplikatuko da:

  • Izena eremua beteta badago, ikaslearen matrikulak bilatzeko irizpide gisa erabiliko da. Oro har, eremu hau ez betetzea gomendatzen da, kasu gehienetan datu espezifikoetako FechaNacimiento eremua nahikoa izango baita ikasle zehatzaren informazioa lortzeko. Izena eremua kasu zehatzetan erabili beharko litzateke (batez ere bikiek, hiru anai-arrebek, etab.).

 

Eskaera-mezuan, informatuta egon beharko du DatosEspecificos/Consulta nodoak.

Jarraian, Kontsulta nodoan sartutako eremuak zehazten dira:

  • Consulta:
    • CodigoComunidadAutonoma: Eskolatze-datuak zein autonomia-erkidegotarako kontsultatu behar diren adierazten du. Autonomia-erkidegoen INE kodeak erabiliko dira. Nahitaezkoa. Kasu honetan, haren balioa 16izango da (EAEren kodea).

 

  • FechaNacimiento: Ikaslearen jaiotze-data, haren datuak kontsultatu nahi direnean. AAAA-MM-DD Nahitaezkoa.

 

  • DatosTutor: Garrantzitsua da datu hauek matrikulan emandakoekin bat etortzea, zerbitzuak ikaslea aurkitu eta eskatutako matrikulazio-datuak lor ditzan.
    • TipoDocumentacion: Matrikulazio-informazioa berreskuratu nahi zaion ikaslearen tutorearen dokumentazio mota. Hona hemen balio posibleak: NANa, AIZa, Pasaportea. Nahitaezkoa.
    • Documentacion: Kontsultatutako ikaslearen tutorearen dokumentu-zenbakia, herritar espainiarra edo atzerritarra den. Nahitaezkoa.

 

Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.

Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak: 

 

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea.
    • FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikusi deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula), Eskolatze Datuen Kontsulta zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira.

Egoera-kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu [].

00

Ikasturte honetarako matrikula-datuak daude (matrikula indarrean).

01

Ez dago ikasturte honetarako matrikula-daturik (matrikula indarrean), baina badaude hurrengo ikasturterako matrikula-datuak.

02

Ez dago matrikulazio-daturik egindako kontsultarako.

03

Ezin da eskolatzeari buruzko informaziorik eman. Kontsultarako erregistro bat baino gehiago dago.

04

Ikasturte honetarako (matrikula indarrean) eta hurrengo ikasturterako matrikula-datuak daude.

  1. taula. Eskolatze Datuen Kontsulta zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.