Bizitxikidetza. Belaunaldien arteko bizikidetza eredu bat Txurdinagabarri egoitzan
Xehetasunak
Belaunaldiartekotasuna, partaidetza, komunitatea, bizikidetza, zahartze aktiboa, lagunkoitasuna, kontziliazioa, ahalduntzea, egoitza irekia.
Adinekoen eta gazteen arteko elkarrekintza sustatzea, garapen pertsonala, gizarte kohesioa eta ongizate emozionalaren hobekuntza ahalbidetzen dituzten esperientzia partekatuen bidez.
Programa bat dator Imsersok eta Europako hainbat esparruk definitutako belaunaldien arteko programen definizioekin eta orientabideekin: planifikatutako jarduerak dira, jarraituak, bi noranzkokoak, eta helburu zehatzak dituzte, baita ebaluazio kualitatiboa ere. Dinamikak denen artean diseinatzen dira, aldez aurretik irakasleekin bilerak egin, egoiliarren interesak bildu eta baterako hausnarketa saioak egin ostean. Jarduerak talde txikietan egiten dira, begiraleen laguntzarekin; hain zuzen, segurtasuna eta errespetua nagusi izateaz eta denek ondo pasatzeaz arduratzen dira begiraleak. Metodologiak giza kontaktua eta ikaskuntza esanguratsuak lortzen laguntzen du.
