Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra - Afiliazio zenbakiak kontsultatzea

Xehetasunak

Herritar baten Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakien zerrenda kontsultatzeko aukera ematen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: Zerbitzuari kontsulta egiteko xedea edo izapidea.
  • IdExpediente: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Balio posibleak: Si edo Ley.

  

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:

 

  1. TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.

 

 Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak EZ du baliozkotuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen

Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea.
    • FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena.

Ikusi deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula), afiliazio zenbakiak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira.

 

Egoera-kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Titularra aurkitu da eta Gizarte Segurantzako zenbaki balioduna du

0001

Titularra ez da aurkitu afiliazioen datu-basean.

0002

Titularrak kopiak ditu afiliazioen datu-basean.

0010

Titularra afiliatuen datu basean aurkitu da, baina ez du Gizarte Segurantzako zenbakirik.

  1. taula. Afiliazio zenbakiak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.