Eusko Jaurlaritza - Hiri Finken Errentamendurako Kontratuen Erregistroko eta Fidantzen Gordailuko Kontsulta

Xehetasunak

Aukera ematen du kontsultatutako pertsona titularrarekin erlazionatutako zenbait datu lortzeko, pertsona hori errentaria denean; hain zuzen ere, hiri-finken errentamendurako kontratuen erregistroko inskripzioak, egindako fidantza-gordailuak edo data jakin batean bideratzeko dauden eskaerak.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

Espedientea: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Si edo Ley.

 

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:

 

  1. TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.

+

  1. /DatosEspecificos/Consulta/DatosConsulta/ nodoko FechaEntrada 

 

  • DatosConsulta:
    • FechaEntrada: Titularrarentzako kontratuak zein egunetan kontsultatu nahi diren adierazten du. AAAA-MM-DD Nahitaezkoa.

 

Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.

-        EstadoResultado:

o   Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikusi deskribapena 1. taulan.

 

 

1. taulan, Hiri Finken Errentamendurako Kontratuen Erregistroko eta Fidantzen Gordailuko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak deskribatzen dira:

 

Egoera-kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu [].

Sarrerako datuetan baliozkotze-erroreak gertatzen direnean erabiliko da.

0

OK / OK.

Lagatzailearen erantzuna lortu da.

1

Errorearen deskribapena (gaztelania/euskara).

Lagatzailearen zerbitzuko kontsultan akatsak gertatzen direnean emango da.

1. taula. Hiri Finken Errentamendurako Kontratuen Erregistroko eta Fidantzen Gordailuko Kontsulta Zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.