Barne Ministerioa - Asilo-eskatzailea izateari buruzko kontsulta

Gako-hitzak

Nortasun: NAN, AIZ

Xehetasunak

Atzerriko herritar batek egindako asilo-eskaerei buruzko informazioa kontsultatzeko aukera ematen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: Zerbitzuari kontsulta egiteko xedea edo izapidea. Nahitaezkoa.

Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Si edo Ley.

IdExpediente: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:

 

  1. TipoDocumentacion (NIE) + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.

 

Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak EZ du baliozkotuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.

 

Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.

 

-        EstadoResultado:

o   Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikusi deskribapena 1. taulan.

Taulan (1. taula), Asilo-eskatzailea izateari buruzko kontsulta-zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira.

 

Egoera-kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu [].

0000

Tramitatua.

0001

Ez da aurkitu pertsona; ez dago datu-basean.

1. taula. Asilo-eskatzailea izateari buruzko kontsulta-zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.