Nitratoek kutsatzeko arriskua duten eremuen jarraipena. 2023ko txostena

Xehetasunak

Nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dauden inguruen mapa

1998tik aurrera Uraren Euskal Agentziak nekazaritzako jardueretatik ateratzen diren nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten guneen jarraipena egiten dihardu. Lan horren helburua nagusia da nitrato kontzentrazioaren bilakaera ezagutzea eta abian jarritako neurrien eraginkortasuna neurtzea, emaitzak urtero ezagutzera emanez.

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, orotara, 7 eremu kaltebera zehaztu dira (3 Gasteizko Unitate hidrologeologikoan, 3 Miranda de Ebroko lurpeko ur masa alubialean, Trebiñuko Lurpeko Ur Sinklinaleko Masa). 

Honako hau da 2023. urtean aurkeztutako txostena.