Metodo genomikoak aplikatzea trantsizioko eta kostaldeko uretan makroornogabeen fauna bentonikoaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko trantsizioko eta kostaldeko uretan Ornogabeen fauna bentonikoaren osaera eta ugaritasuna adierazlearen ebaluazioa metodo morfologikoetan oinarritzen da gaur egun. Prozedura horiek azterketa-kostu handi samarra dakarte lagin bakoitzeko; izan ere, aditu taxonomoen parte-hartzea eta lagin bakoitzeko denbora-inbertsio handia behar dira.
Hemen aurkezten den txostenean makroornogabe bentonikoen komunitateak (M-gAMBI) monitorizatzeko eta ebaluatzeko metodo genomikoak erabiltzeko aukera aztertzen da, analisiaren kostua nabarmen murrizteko eta emaitzak azkarrago lortzeko.
