Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko trantsizioko eta kostaldeko ur-masen baldintza hidromorfologikoen ebaluazioa. 2011-2016
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Txosten honek Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko trantsizioko ur-masen eta kostaldeko ur-masen egoera hidromorfologikoaren ebaluazioa jasotzen du, 2022-2027 zikloari dagokion Plan Hidrologikoan identifikatuak.
Ebaluazio-sistema Kalitate Hidromorfologikoaren Indizea izeneko proposamen metodologiko batean oinarritzen da. Horri esker, adierazle morfologikoak (HQIm) eta hidrologikoak (HQIh) bereiz balora daitezke, baita balorazio orokor bat ere (HQIg). Proposamen metodologiko hau egiteko, Irlandarako Keogh et al-ek (2020) garatutako proposamen metodologikoa hartu da erreferentziatzat (HQI edo Hydromorphological Quality Index).
