Euskadiko urak

Xehetasunak

Euskadiko urak liburuaren azala

EAEko ingurune urtarrari lotutako naturgune berezi eta bereizgarrienetako batzuk erakusteko argazki-liburua duzue hauxe: EUSKADIKO URAK.

Argazkiz-argazkiko ibilbidea da, uraren magia erakusteko, nola Lurraren azaletik doala, ibaiak eta errekak osatuz, hala lurpetik doala, Lurraren erraiak zulatuz, leize apart ederrak sortu arte; gero iturrietatik eta iturburuetatik azaleratu arte, ibaiaren bila, itsasoraino iritsi eta han berriro hasieratik hasteko, behin eta berriz. Ingurune urtar oparo eta osasungarriak dakarzkigun zerbitzu eta onurak goretsi nahi ditugulako, eta ospatu; ura delako biodibertsitatearen eta ongizatearen benetako iturburua. Ahaztu ez dezagun kontu egin behar diogula, naturari irauten lagunduko badiogu, eta, hartara, gure osasuna babestuko.