Autismoaren espektroko nahasmenduaren (TEA) prebalentzia, detekzioa, diagnostikoa eta esku hartzea

Xehetasunak

TEA-ren esparruan Osasun Teknologiei buruzko Ebaluazio Txostenaren azala

OSTEBAk (Osasun Teknologien Ebaluazio Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila) argitaratutako Osasun Teknologiei buruzko Ebaluazio Txosten honen helburu nagusia da literatura zientifikoaren sintesi-dokumentu bat garatzea, osasun-zerbitzuetan erabakiak hartzea errazteko autismoaren espektroaren nahasmenduaren prebalentziari, detekzioari, diagnostikoari eta esku hartzeari buruz horretarako eskuragarri dagoen ebidentziarik onena identifikatuz, ebaluatuz eta laburbilduz.

Txostenak eguneratu eta zabaldu egiten ditu lehen mailako arretan TEA kudeatzeko praktika klinikoaren gidan jasotako gomendioak. Gida hori 2009an argitaratu zen, Osasun Sistema Nazionaleko Praktika Klinikoaren Giden esparruan (erref. 168475).

Egilea: Reviriego-Rodrigo, E., et al.

Argitaratzailea: Osasun Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Argitalpen-urtea: 2022

Orrialdeak: 192 or.

Hizkuntza: Gaztelania